Euskal Herriko Unibertsidadeak balorazino oso positiboa egin dau “Bilboko udal etxebizitzak gazte solidarioentzat” izeneko programaren inguruan. Orain hamalau urte hasitako programea da. Bilboko Udala izan zan bultzatzailea. Gorka Moreno, EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordeak azaldu deuskunez, Bilboko Otxarkoagan eta Bilbo Zaharra auzoan 45 plaza dagoz etxebizitzak konpartitzeko. 55 euroko errenta daukie etxeok eta horreri ura eta elektrizidade kostuak gehitu behar jakoz. Programan parte hartzen daben ikasle gehienak kanpotik etorritakoak dira, batzuk atzerritik eta beste batzuk beste erkidegoetatik. Gazte solidarioak dira programan parte hartzen dabenak. Proiektu komunitario desbardinetan aritzen dira. Batzuk, etxeko-lanak egiten laguntzen deutsie familia zaurgarrietan dagozan eskola-umeei, hizkuntzak erakusten ari direnak be badagoz…
Programea hedatzen
Orain arteko deialdien ganeko balorazino oso positiboa egin dau Gorka Morenok. EHUak, Bilboko Udalagaz daukan egitasmo honen antzekoa dauka Ermuan eta Santurtzin. Morenok azaldu deuskunez, asmoa, herri gehiagotara zabaltzea da. Peñascal fundazinoagaz daukien proiektua be goraipatu dau. Kasu honetan, unibertsidadeko eta fundazinoko ikasleak batera ari dira lanean.