Edizino barria, jasangarriagoa eta proposamen gastro-solidario barriagaz

Ekoizleen eskaerari erantzunez, BBK-k aurten hainbat neurri abiatu ditu

Bilbon, Santo Tomas egunean, 215 postu eta 121 ekoizle

Santo Tomaseko azokea / BBK Fundazinoa

Lehenengo aldiz, BBK-k app bat kaleratuko dau azokeari buruzko informazino praktiko guztia eskuratzeko, eguneko programazinoa edo zerbitzu eta ekoizleen kokapena, Santo Tomas azokara etortzen diranen esperientzia erraztuz.

Areatzan datorren abenduaren 21ean, 121 ekoizle eta 215 etxola izango dira bertan. Aurten bere Santo Tomas azokeak BISUBIren laguntza izango dau, hainbat proposamen gastro-solidario prestatuko ditu, eta lortzen dan diru-bilketa Aspanovas Fundazinora, Zaporeak Fundazinora, Koop SF34 Elkartera eta Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko da. Menu handi horren soberakina tupper solidarioetan jasoko da, eta azokako bisitariek erosi ahal izango dabez. Gainera, alkarte laguntzaileen artean bere banatuko da.

Ekoizleen eskaerari erantzunez, BBK-k aurten hainbat neurri jarri ditu abian, aparkatzea eta azokako lana amaitu ostean tresnak eta soberakinak jasotzea errazteko.

Santo Tomas Azoka Bizkaiko baserritarren azokea da eta aurten 74. edizinoa betetan dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00