Neurri asko hartzen dabilz arrantza sektorean gazteak sartu daitezan

Itsasoratzeko bekak eta formazino duala dagoz, bestak beste

Bittor Oroz: “Arrantza sektoreko arazorik handiena errelebo faltea da”

Bittor Oroz / Bizkaia Irratia

Arrantza, Nekazaritza eta Elikagai Politika sailbururodearen arabera, gazteak sektorean sartzea bermatu behar da arrantzeak aurrera egiteko. Aspaldion horretarako neurri  ugari hartu da. Gaur egun bekak dagoz itsasoratzeko, ikastean daben bitartean itsasoan ibili daitezan. Formazilno duala be eskaintzen da. Izan be arrantza lanbide praktikoa da eta era horretara irakatsi behar da. Egitea beharrezkoa da gustukoa dan jakiteko. Arrantza sektoreagaz lotuta, Orozek esan dau gurean daukagun produktua ikusgarria dala, kalidade bikaineko arraina, eta sarritan es garela konturatzen. Baserri munduari dagokionez be badabilz belaunaldi erreleborako pausoak emoten. Neurri ugari hartu da azken urteetan baserri mundua gazteentzat erakargarria izan daiten. Elikagaien xahuketearen kontrako burrukan be badabil Jaurlaritza. Euskadin urtean 317.000 tona xahutzen dira kate osoan. Bataz bestekoa 3tik 1ekoa ei da. Baina badabilz egoera honi bueltea emoten be, ez dalako onargarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00