Galdakaon umeak eta nerabeak eskolara bizikletaz joateko proiektua jarri gura dabe martxan. Bizi-busa proiektu pilotua da, gaztetxoak eskolara bizikletaz joatea lortu gura dabena. Galdakaon ipini dabe abian, Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak eta Galdakaoko Udalak sustatuta. Joan dan astean, haurrek ibilbide batzuk probau ebezan eskolara bizikletan joateko. Ibilpideak geltokiak daukaz, autobus bat balitz lez. Umeak Gandasegi ikastetxetik abiau ziran, eta zazpi geldialdi egin ebezan.
Ibilbidea hasi aurretik udaltzain batek bide segurtasunerako oinarrizko erizpideak azaldu eutsezan haurrei. Proba pilotuan, umeak udaltzainen eta alkarteko begiraleen babespean egon ziran. Igor Anton, ekimenaren sustatzaileetako bat da eta urteera hori zelan izan zan kontau deusku Goizeko Izarretan. Antonek dino ez dala erraza kiroletik kanpo bizikletaren erabilerea sustatzea, baina apurka-apurka ekimen honi bidea edegitzen joango dirala gaineratzen dau. Orain, ikastetxeetako zuzendaritzari eta ikasleen gurasoei proiektua planteauko deutsie, hobeto ezagutu dagien eta onartu dagien.