Bizipoza da helburu nagusia

Uribarri eskolea, Urretxindorra ikastolak eta EHUko magisteritza eskoleak hartu dabe parte froga pilotoan

Bizipoza Eskola aurkeztu da Bilbon

Bizipozaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bizipoza Eskola aurkeztu zan atzo Bilbon. Ekimen honen barri abenduan emon eben. Hezkuntza arautuan, ez-arautuan eta herrigintzan, kulturaniztasuna, familia aniztasuna, gaixotasunak, heriotza eta aniztasun funtzionala erdigunera ekarri eta bizipozez lantzeko materialagaz dabilz lanean hain zuzen. Eskuragarri jarri dabez, nahi daben guztientzat, gida didaktikoak, material osagarria eta egutegia. Bizipoza Eskolaren barruan, gaur egun 38 alkarte, 22 bazkide, 16 babesle eta 120 boluntario dagoz.

Aurkezpena Bizkaian

Bilboko Kafe Antzokian egin zan atzo iluntzean Bizipoza eskolaren aurkezpena. Hantxe izan ziran Bilboko Uribarri eskolako ordezkariak, Urretxindorra ikastolakoak eta EHUko Magistaritza Eskolako ordezkariak. Honeek, froga pilotoan hartu dabe parte. Eurekaz batera Euskal Herriko Down sindromea daben fundazinoko kideak be izan ziran. Maite Sarasola bertsolaria eta Erlantz Artigue abeslaria be izan ziran ekitaldian. Bizipoza alkarteko Leire Elizegik eta Uribarri eskolako Zaloa Zarragak emon deuskuez ekimen honen ganeko azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00