Ibon Bilbao, Asier Morales, Nerea Rute, Mikel Conde eta Pello Arriola dira Ziraun

Gernikako bost gazte honeek musika proiektu barria jarri dabe martxan

‘Bizitza baten zirriborroa’, Ziraun taldearen lehenengo kantua

Ziraun musika talde barria da. Nerea Rute abeslariak, Ibon Bilbao eta Asier Morales kitarristek, Mikel Conde baxujoleak eta Pello Arriola bateriak osotuten dabe. Alkar ondo ezagutzen daben musikariak dira, lehenago be alkarregaz ibilitakoak diralako. Bilbao, Morales, Conde eta Arriola Belatz taldeko kide izan ziran. Igaz, baina, talde barri bat sortzeko pausoa emon eben. Nerea abeslariagaz hartuemonetan jarri ziran eta Ziraun proiektu barriari ekin eutsen.

Dagoeneko ‘Bizitza baten zirriborroa‘ kantua eta bideoklipa kaleratu dabe.

Asier Morales taldekideak azaldu deuskunez, Gernika-Lumoko Kultur Etxeko dirulaguntza bat jaso eben eta dirulaguntza horri esker euren lehenengo kantua grabau eta kaleratu ahal izan dabe. Halanda be beste kantu batzuk sortze prozesuan dagozala esan deusku Moralesek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00