Bizkaian, 29 udalerritan, ohiko alderdi politikoakaz zerikusirik ez daben auzokideen plataformak aurkeztuko dira hauteskundeetara. Guztira 39 hautagaitza independiente aurkeztuko dira Bizkaian udal hauteskundeetan.
Kontua da udalerri batzutan plataforma independiente bat baino gehiago dagoala. Arrigorriagan, Mungian edo Galdakaon bina dagoz eta ez-ohikoena Sopelan aurkitu dogu, Sopelan hiru plataforma desbardin aurkeztuko diralako: Denok Batera, Bizkaia Bai eta Alternatiba Vecinal de Sopela izenekoak. Gu gaur Goizeko Izarretan saioan hiru herritara hurreratu gara Bermeo, Durango eta Barakaldora.
Ahotsak (Barakaldo)
Barakaldon AHOTSAK izeneko auzo-hautagaitza independentea aurkeztu dabe eta hautagaietariko batek Mariví Freirek esan deusku auzo batzutan premina handia dabela. Besteak beste etxebizitzaren arazoa konpontzeko alokairuei mugea jarri gura deutsie. Era berean emakumeen kontrako indarkeriari buruzko behatoki bat sortzea proposatu dau Ahotsak taldeak.
Guzan (Bermeo)
Bermeoko Guzan herri plataformeak ikasteko gelak 24 orduz zabalik egotea eta nagusiei begira, Bermibus zerbitzua doakoa izatea proposatu dau. Guzan herri plataforma independentea da. Hamar gizonezkok eta hamar emakumezkok osotzen dabe zerrendea. Zerrendaburua Xabier Ortuzar izan dogu goizean Bizkaia Irratian.
Gazteriaren beharrizanei erantzun nahi deutsela esan deusku Ortuzarrek. Nagusiei begira, Bermibus zerbitzuaren doakotasuna aitatu deusku Ortuzarrek.
Herritarren Eskubidea (Durango)
Durangon Herriaren Eskubidea plataformea domekako hauteskundeetara bakarrik aurkeztukoda, Podemos barik.
Hautagaitza independentea izango da, Durangori eragiten deutsezan erabagiak Durangon bertan hartzeko.
Neskutz Rodriguez. Herriaren Eskubideak Tabiran ospitale bat eregitea eskatu deutso Osakidetzari. EAJren proposamena ospitale edo osasun zentro hori Ezkurdin egitea izango litzateke. Tabira egokiagoa dala ikusten dabe Herriaren Eskubideak plataforman.