Bizkaiko futbol klubetan gero eta neskato gehiagok emoten dau izena. Zentzu honetan azken urteko hazkundea oso agerikoa izan da. Pasa dan urtean 13 urtetik beherako 1.441 neska egozan Bizkaiko futbol taldetan eta aurton kopurua 2.500era heldu da. 2020/2021 denboraldian Bizkaian nesken 66 futbol talde egozan eta gaur egun 130 talde dira.
Azken urtean bakarrik mila neska inguruk futbol talderen baten jokatzeko erabagia hartu dabela. Eskola futbolean beraz neskek jasotako lizentzien kopurua nabarmen biderkatu da. BFAk orain dala urtebete Pasa Baloia Neska izeneko proiektua jarri eban martxan. Helburua Bizkaiko emakumeen futbolaren estrukturea indartzea.
Gari Fullaondo proiektu honen bultzatzailea Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. “Aholkularitza sistema egokia emoten dogu, esan geinke Bizkaiko nesken futbolean proiektuak bizitasun handia daukala. Adin ezbardinetako umeakaz teknikariek zelan jokatu behar daben azaltzen dogu. Klubetako ugazabek landu beharreko kudeaketaz berba egiten dogu” azaldu dau Garik. “Gero eta onartuago dago futbola dala eta ez dala nesken futbola” gaineratu dau Pasa Baloia Neska taldeko bultzatzaileak.