Gaur be Bizkaibuseko linea batzutako beharginak huelgan dagoz. Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldeko lineatan gitxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dabez gaur. Goizeko zortziretan beharginek manifestazinoa egin dabe Bilbon. Urteko lehenengo hiruhilekorako 12 huelga egun deitu ebezan eta orain arteko jarraipenagaz pozik dagoz beharginak. ELA sindikatuak emondako datuen arabera grebaren jarraipena 500 langiletik gorakoa izan da.
Andoni Llona, ELA sindikatuko ordezkariagaz berba egin dogu Goizeko Izarretan. Hitzarmen duin baten alde mobilizazinoakaz jarraitzeko prest dagozala esan deuskue ELA sindikatutik. Bi urte daroezala hitzarmen barik. Soldaten igoerak KPIari lotuta nahi dabez, eta lan baldintza hobeak.