Bizkaidendak sariak irabazitako Dra! eta Gili-Gili dendetako kideak izan dira Bizkaia Irratiko Lau Haizetara irratsaioan. Abenduaren 28an egin zan Bizkaidendak Galea Galdakaon. Erakusleihoen sariak emoteaz gain, ibilbide profesionalari, barrikuntzeari eta euskereari jagokozan sariak be emon ebezan. Etorkizuna eta Barrikuntza saria jaso eban Ondarroan eta Lekeition dagoan Dra! dendeak. Moda osagarriak eta jostailuak saltzen dabez. Bertatik, Saioa Sarriak esan deusku, online denda zabaldu izanagatik lortu dabela saria. 9 urte daroez euren produktuak on-line saltzen. Bilboko Gili-Gili dendari jagokonez, euskerea sustatzeko eta zaintzeko egiten daben lana aitortu dau Bizkaidendak alkarteak. Manoli Bengoetxeak gogoratu dauanez, moda denda honetan beti egiten dabe euskeraz.
Gabon sasoia, merkealdiak…
Bai Dra!-n eta baita Gili-Gilin be, gabonetako sasoi hau, ona izan da salmentei jagokenez. Ondarru eta Lekeitioko denda, zapatu-domekatan be zabaltzen dabe. Orain merkealdiak datoz. Dran!-n ez dabe merkealdirik egiten baina Gili-Gilin derrigor egin behar dabez. Gili-Gili dendari jagokonez, Manoli Bengoetxeak esan deusku zezeilean jubilau egingo dala. Dendea momentu honetan daukiezan langile biei itxiko deutse.