Asteon Bizkaiko Batzar Nagusietan izan daben Politika Orokorreko Osoko Bilkurea euki dogu eztabaidagai gaurko tertulian, EAJ-ko Jesus Lekerikabeaskoagaz, EH Bilduko Iker Casanovagaz eta Elkarrekin Podemoseko Eneritz de Madariagagaz. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aldaketarik ez egitea eta lehengoari jarraitzea leporatu deutse Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiari. EAJren arabera aldaketak ez dira egiteagatik egin behar eta arazoak ez dira egun batetik bestere aldatzen, beraz dagoenari erantzun behar jako. Urdaibaiko Guggenheim museoaren egitasmoak eztabaidea eragin dau gaur batzarkideen artean.