Gaur urteko azken barikua da eta abenduko azken barikua izanda, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkarien tertulia euki dogu. Gaurkoan Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia), Bea Ilardia (EH Bildu) eta Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ) euki doguz gure estudioan.
Azken egunetan, batez be, gai bi nabarmenduak izan dira eta mahi ganean ipini doguz. 2026ko Bizkaiko aurrekontuak abenduaren 29an behin betiko onartuko dira eta alderdi desbardinen balorazinoa jakin gura izan dogu. Eta Guggenheim Urdaibai proiektua behin betiko bertan behera ixteko erabagia hartu ostean, gai hori be eztabaidan ipini gura izan dogu Goizeko Izarretan irratsaioan hilaren azken barikuan egiten dogun tertulian.
