Bizkaiko Bertsolari Txapelketea erantzun oso ona jasoten dabil

Lehenengo finalaurrekoko azken saioa jokatuko da astegoien honetan Barakaldon

Bizkaiko bertsolaritzea bizi-bizi

Aitor Etxebarriazarraga / Bizkaiko Bertsozale Alkartea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea finalaurrekoetan bete-betean sartuta dago. Atzo jokatu zan finalaurrekoen lehenengo txandako saioetariko bat Abadiñon, eta Aitor Etxebarriazarraga sailkatu zan bigarren finalaurrekoetako saioetariko baten kantetako. Aitor Bizkarra be sailkatuta dago. Zemendiaren 9an Barakaldon jokatuko da lehenengo txanda honetako beste bat, irabazlea zuzenean sailkatuz. Gainerakoak puntuen arabera sailkatuko dira.

Bigarren finalaurrekoei dagokioenez, Bermeon jokatuko da bat, zemendiaren 15ean, eta Markina Xemeinen beste bat, zemendiaren 22an. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 20an jokatuko, aurton lekuz aldatuta: Casillan izango da.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteko kidea dan Asier Galarzak esan deuskunez, Bizkaiko bertsolaritzea osasuntsu dago eta erreleboa be egon badago, horren erakusgarri aurtengo txapelketa gaztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00