Bizkaiko nagusien egoitzatan zazpi huelga egun hasi dabez gaur LAB sindikatuak deituta. Lan baldintza hobeak eskatzen dabez egoitzetako beharginentzako, egoiliarrei behar dan moduko arreta emon ahal izateko. Ratio duinak aldarrikatzeko gaur hamar t’erdietan alkarretaratzea egin dabe Bilbon, Foru Jauregian.
Ane Escondrillas LAB sindikatuko kideak salatu dau egoitza batzutan behargin bakar batek ordu beteko epean 15 nagusi dutxau behar izaten dauzela edo bajak ez dirala lehenengo egunetik ordezkatzen.
Gaurko protestea Bilbon Foru Jauregiaren aurrean egingo dabe, egoera honen erantzuletzat BFA joten dabelako eta bihar Portugaleteko Aspaldiko egoitzaren aurrean, patronalaren kontra protestetako. Gaur eta bihar egingo dabez lehenengo huelgak. Hurrengoak zemendiaren 14 eta 15ean eta abenduaren 14, 15 eta 16an.