Ane Escondrillas, LABeko kideak, ratio duinak ezarri eta ordezkapenak lehenengo egunetik bermatu daitezala eskatu dau

LAB sindikatuak gaur eta bihar huelgara deitu dau Bizkaiko erresidentzietan

“Bizkaiko egoitza batzutan, zaintzaile bakar batek, ordubeteko epean 15 nagusi dutxau behar dauz”

Greba egunak deitzeko egindako prentsaurrekoa / LAB sindikatua

Bizkaiko nagusien egoitzatan zazpi huelga egun hasi dabez gaur LAB sindikatuak deituta.  Lan baldintza hobeak eskatzen dabez egoitzetako beharginentzako, egoiliarrei behar dan moduko arreta emon ahal izateko. Ratio duinak aldarrikatzeko gaur hamar t’erdietan alkarretaratzea egin dabe Bilbon, Foru Jauregian.

Ane Escondrillas LAB sindikatuko kideak salatu dau egoitza batzutan behargin bakar batek ordu beteko epean 15 nagusi dutxau behar izaten dauzela edo bajak ez dirala lehenengo egunetik ordezkatzen.

Gaurko protestea Bilbon Foru Jauregiaren aurrean egingo dabe, egoera honen erantzuletzat BFA joten dabelako  eta bihar Portugaleteko Aspaldiko egoitzaren aurrean, patronalaren kontra protestetako. Gaur eta bihar egingo dabez lehenengo huelgak. Hurrengoak zemendiaren 14 eta 15ean eta abenduaren 14, 15 eta 16an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular