30 urte bete barri ditu Bizkaiko Elikagaien Bankuak

Janaria, batez be, emakume eta umeen artean banatzen dabe

Bizkaiko Elikagaien Bankuak zemendiaren 7an eta 8an egingo dau hurrengo bilketea

Luisa Puertas / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Elikagaien Bankuak 30 urte bete barri ditu, aurreko baten ospatu eben eta lanean jarraitzen dabe. Datorren asteburuan egingo dabe hurerngo bilketa solidario handia, zemendiaren 7an eta 8an. Boluntarioak behar ditue horretarako eta euren webgunean dago izena emoteko aukerea.

Urtean zehar 200 boluntario pasautxu ibilten dira Elikagaien Bankuan, baina egun horretan askoz gehiago behar izaten dira. Luisa Puertas boluntarioak esan deuskunez, urtean jente pilo bateri laguntzen deutse, 22.000 ingururi, eta gehienak emakumeak eta umeak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00