
Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Bizkaiko Erromeria Eguna, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta Elgoibarren ospatuko dan Kilometroak nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Moraren kontzertua 21:30ean Bilbo Arenan; Oilar baltzak, Malakias MX3 eta DJ Rekal Iurretako Plazan; Santurtzin umeentzako antzezlan bi (Elsie Xalbador konpainiaren TeresaDetektibea eta Emmanuelle Houssais aldearen Nire aurretik); eta 19:00etan KILIMAterioa Gizaburuagan.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Bizkaiko Erromeria Eguna ospatuko da lehenengo Durangon; 19:00etan Semaforoa antzezlana eskainiko da Galdakaoko Kultur etxean; eta 17:00etan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2. final laurdena Lekeitioko Ikusgarri zineman.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, 20:30ean Lorratz erromeria taldea Iurretako plazan arituko da; 19:00etan Non dira haurrak? antzezlana Durangoko San Agustin kultur gunean; eta 17:00etan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 3. final laurdena Mungiako Olalde aretoan jokatuko da.