Unibertsidade-ikasketak emoten diran gune bat baino gehiago

450 lagun baino gehiago igaroten da Esperientzia Geletatik

Bizkaiko Esperientzia Gelak, 25 urteko ibilbidea

Bizkaiko Esperientzia Gelak 25 urte / Bizkaia Irratia

450 lagun ibilten dira urtero 25 urte bete barri dabezan EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan. 55 urtetik gorakoentzako ikasketak eskaintzen dauz EHUak Esperientzia Gelen bitartez. 25 urtetan bi mila ikasle baino gehiago igaro dira bertatik. Idoia Igartuak, Esperientzia Gelen zuzendariak goratu deusku programa akademikoa bi unibertsidade-ikasketa motaren inguruan egituratzen dala: Giza Zientzietako Unibertsidade Titulua batetik eta hau amaituta Unibertsidade Ikastaro Osogarriak. Igartuaren esanetan, Esperientzia Gelak unibertsidade-irakaskuntzak emoten diren gune bat baino gehiago da. Funtzino dibulgatzaile, kultural eta sozializatzaile garrantzitsua bete dabe. Gogoratu behar, Esperientzia Gelatan ez dala azterketarik egiten. Hori da hain zuzen, berezitasunetako bat.

Bilboko Udalaren aitortza

Bilboko Udalak aurten, Bilbao Balioen Hiria sarietariko bat emon deutse Esperientzia Gelei. Aitortza honek, ekimenaren balioa azpimarratzen dauala esan deusku Igartuak. Etorkizunera begira, erronkak bat baino gehiago dira; belaunaldien arteko harremanak bultzatzea edo gaztaroan ikasteko aukerarik izan ez ebenekaz dagoan zorra kentzea legokez tartean.
Bilboko Alde Zaharrean dagoan Espainiako Bankuaren eraikinean emoten dira klaseak Esperientzia Geletan. EHUak Araban eta Gipuzkoan be eskaintzen dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude