Gazte biak, Andoni Larrinaga eta Ibon Malaxetxebarria lehengusuak, Gautegiz-Arteagakoak dira eta Afrkako 4 elektrofis lasterketa solidarioan parte hartuko dabe, bere familiako 33 urteko Renault 4 zaharragaz. Une honegtan ibilgailua atontzeko azkeneko lanetan murgilduta dagoz eta horretarako antxinako piezen bila dabilz. Automobila euren aititearena zan eta berak laga eutsen. Orain erronka barri hau aititeari egindako omenaldi bihurtu gura dabe.
Frantziako Biarritz uritik abiauko da zezeilaren 16an. Hamar egun geroago Marokoko Marrakech uriburuan amaituko da, Atlas mendikatea zehartu ondoren. 4 electrofis lasterketa 18-28 urte bitarteko gazteentzat antolatuta dago. Talde bakotxak material medikoa eta eskolakoa kargauko dau, Afrikako ikastetxeak hornitzeko. Lasterketa honek beraz helburu solidarioa be badauka.