Zapatuko emonaldia eta gero pelikulako zuzendariagaz solasaldia egiteko aukerea egongo da

David Madarietak aste honetako plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

‘Bizkarsoro’ euskal pelikulea Lekeitioko zineman astegoien honetan

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarraegongo da. Bizkarsoro euskal pelikulea

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Hot Wheeyls’ pelikulea txikientzat, ‘El programa: sumisión, sectas y secuestros’ dokumentala, ‘Full Swing’ dokumentala, ‘San Juan, el submarino que desapareció’ dokumentala. ‘Supersex’ telesaila, ‘La señal’ telesaila, ‘The Gentelman’ telesaila. Prime Video plataforman: ‘Antonia’ telesaila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular