Arkitekturea marraztea gustoko dauala esan deusku artisteak

La Taller aretoan ikusi daiteke abenduaren 4ra bitartean

‘Bloke eta Malda’, Julen Agirreren erakusketea ikusgai Bilbon

Julen Agirreren 'Bloke eta Malda' erakusketea / Bizkaia Irratia

Julen Agirre Egibarren Bloke eta Malda erakusketea ikus daiteke Bilboko La Taller aretoan. Julen Agirre artistea, ikertzailea eta EHUko Arte Ederren fakultadeko irakaslea da. Marazkilaria dala esan daiteke, edo behintzat, bere praktika artistikoa marrazkiaren bueltan garatzen dauala. Bloke eta Malda erakusketak pandemiaren amaieran dauka jatorria. La Taller aretoko Maite Martinez de Arenazak egindako proposamena jaso eban. Malda eta Bloke izenekoa sortu eban orduan. Azaldu deuskunez, arkitekturea marraztea beti izan dau gustoko eta batez be, maldetan hemen Euskal Herrian eraikitako baserriak. Natura eta gizakiaren esku-hartzearen arteko lotura hori aztertzen dauala esan daiteke. Malda paisaia litzateke eta blokea gizakiaren interbentzinoa. Bloke eta Malda erakusketan, antzeko tamaina daukien lanak biltzen dira, grabaduen paperean egindakoak.

Abenduaren 4ra bitartean

Julen Agirreren Bloke eta Malda erakusketea, aurreko barikuan zabaldu zan La Taller aretoan. Bere osotasunean, lehenengoz dagoz ikusgai. Etorkizunean, areto gehiagotan eskeini gurako leuke edo talde erakusketen bitartez eskeini. La Taller aretoa astelehenetik barikura bitartean egoten da zabalik. Erakusketea, abenduaren 4ra bitartean egongo da ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00