
Martitzenean hasi zan Boisen Jaialdi 2025. 10 urte ospatu barik egon eta gero, barriro be bertako kaleak euskeraz eta euskal kulturaz bete dabez. Askotariko ekintzak egingo dira domekararte, eta guk jaialdian parte hartuko daben eta bertakoak diran Oinkari dantza taldeko Madalen Bieter dantzariagaz egoteko aukera izan dogu. Aita eta ama euskaldunak daukaz Madalenek, eta nahiz eta bera Boisekoa izan, lotura estua izan dau betidanik Euskal Herriagaz hizkutza eta kultura aldetik. Orain Oinkari dantza taldean dabil eta jaialdian dantza egiteko asko entsaiatu dabela adierazo deusku.
Urte luzetako lanaren fruitu, gaur egun 60 dantzari eta 6 musikarik osotuten dabe Oinkari dantza taldea, eta jaialdian zehar eguna alaitzen ibiliko dira Euskal Herriko dantza tradizinonalak eginez. 60 pertsonako dantzari taldea ez da egunero ikusten, eta azaldu deusku danek daukiela Euskal Herriagaz lotura estua.