EasyGas gasolindegitik kontsumo ohiturak aldatu direla kontatu deuskue

%10 bakarrik jaitsi da kontsumoa erregaiaren prezioen igoerak izan diranetik

Gasolinea edo dieselaren bonifikazioen jarraipena zalantzan dago

Ibilgailu bateko erregai depositiboa betetan. / Depositphotos

Zubi luze baten aurrean gasolindegietan %5 eta %10 bitarteko igoera aurreikusten dau Ane Garcia EasyGas gasolindegiteako komunikazio arduradunak. Dana dala, erregaien prezioen aurrean, kontsumo ohiturak aldatu egin dirala azpimarratu dau. Depositoa betetzea oso normala da gurean, baina azkenaldian 20 litro, edo 20 euro betetzeko ohitura zabalduz joan da.

Gasolindegietan ordaindu barik joaten diranak be izaten dira. Azken hilabetean euren gasolindegietan holango 10 kasu izan dabez. Baina ertzaintzaren aurrean salaketa jarri eta instalazinoetan daukiezan kamerekaz matrikula irakurri eta jabea beti identifikatu izan da.

Ane Garcia EasyGaseko kideak gasolinaren eta gasoleoaren prezioetan ez dau aldaketarik aurreikusten hurrengo hilabeteei begira, baina bonifikazioek jarraipena izango ete daben zalantza erakutsi dau, eta horrek kontsumitzaileen poltsikoan igarriko dala nabarmendu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00