Barikuan emon eban kontzertua BOSek Zaballan

BOSek bere lehen kontzertua emon dau espetxe baten garruan

BOSek harrera bikainagaz emon eban kartzela barruan emondako bere lehen kontzertua, Zaballan, lehengo barikuan. Iñigo Alberdi zuzendariak azaldu deuskunez, euren ideia izan zan kartzelan kontzertua emotea, uste dabelako musikea leku guztietara eroan behar dala eta toki guztietan dala mesedegarria. Holan ba, kartzela zuzendaritzeagaz harremanetan jarri ziran, proposamena egin eta baietza jaso eben. Aurreko barikuan emon eben kontzertua Zaballa kartzelako ekitaldi aretoan, 200 pertsona baino gehiagoren aurrean. Antza danez jenteak kanpoan geratu behar izan eban, ez egoalako gehiagorentzako lekurik. Zaballako presoak oso gustura geratu ei ziran kontzertuagaz, eta bardin BOSeko musikariak be. Alberdik azaldu deuskunez, asmoa dabe holako kontzertu gehiago emoten jarraitzeko, baita Euskal Herriko  gainerako espetxeetan be. Horrez gain, denporaldi bete-betea eukiko dabe, batez be irailetik aurrera, baina datorren astean be kontzertu berezia eukiko dabe Mocedades taldeagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00