"Sanchezen jarrera barria sahararrek traizino legez bizi dabe" azaldu deuskue Ipiñazarrek eta Estarronak

Maitane Ipiñazar (EAJ) eta Josu Estarrona (EH Bildu) legebiltzarkideak Tindoufetik itzuli barri dira

Gehiengoa eskuratuta Brahim Gali aukeratu dabe Fronte Polisarioko buru

Josu Estarrona (EH Bildu) eta Maitane Ipiñazar (EAJ) legebiltzarkideak / Bizkaia Irratia

Marokok, martxa berdearen zapalkuntzea hasi ebanetik 40 urte baino gehiago pasau dira. Sahararrek hamarkadak daroez Aljeriako basamortuaren zonalderik antzuenean eta ezaguna da Mendebaldeko Sahara eta Marokoren arteko gerrea berpiztu dala. Albiste izan da Fronte Polisarioaren kongresua ospatu barri dala eta Brahim Gali Polisarioaren buru aukeratu dabela. Lau urterik behin izaten da biltzar hau eta Brahim Galik Baschir Mustafari irabazi deutso lehia, biltzarreko botoen %69 eskuratuta. Maitan Ipiñazar EAJko legebiltzarkidea eta Josu Estarrona EH Bildukoa Tindoufeko kanpamenduetatik etorri barri dira eta Goizeko Izarretan saioan alkarrizketatu doguz.

Maroko eta Mendebaldeko Sahararen arteko gatazka armatua momentu kritiko baten dago. Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkidea eta Maitane Ipiñazar legebiltzarkide jeltzalea Eusko Legebiltzarreko Sahararen Aldeko Taldeartekoaren izenean egoerea gertutik jarraitzen dira eta egoerearen analisia egin deuskue.

“Sanchezen jarrera barria sahararrek traizino legez bizi dabe” azaldu deuskue Ipiñazarrek eta Estarronak. Gaiak nazinoarteko estrategia geopolitikoan gero eta garrantzia handiagoa hartu dau. Izan be Israelek interes handia erakutsi dau Marokori laguntzen eta Errusiak antza Aljeriari lagundu gura ei deutso. Azken honetaz luze eta zabal berba egin deuskue Ipiñazarrek eta Estarronak.

Sahararen aldeko euskal kooperazinoa oinarrizkoa da. Maitane Ipiñazar legebiltzarkide jeltzalearen esanetan asko baloretan dabe Euskal Herriaren alkartasuna. Sahararenganko alkartasuna azpimarratzekoa da. Legebiltzarrean emendakina onartzen dabe talde guztiek, Saharara laguntzea bialtzeko. 200 mila euro inguruko laguntzea izaten da eta aurten 230 milakoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00