Osakidetzak daukan gabezia pandemia baino lehenagotik dator, baina gero eta handiagoa da

Gurutzetako ospitaleko larrialdietako langileek manifestazinoa egin dabe zerbitzuaren egoera kritikoa salatzeko

Box-ak gainezka esku-oheen ilara luzeak korridoreetan, Gurutzetako larrialdietan

Gurutzetako ospitalea / Bizkaia Irratia

Gaur, Barakaldoko pentsiodunen astelehenetako kontzentrazinoan pentsinodunez gain, Osasun Publikoaren Aldeko Barakaldoko Plataformako kideak eta Gurutzetako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuetako beharginak izan dira. Zerbitzuak gainezka jarraitzen dauela salatu dabe, eta egunero esku-ohe edo ohatien ilara luzeak sortzen dirala korridoreetan, boxetara sartu ezinik.  Laneko gainkarga hau, gero eta jasaezinagoa da larrialdietako langileentzat. Horregaitik, plantilak mota guztietako behargin gehiago eskatzen dauz: laguntzaileak, medikuak, erizainak… Halaber, baldintza duinagoak eskatzen dauz lan egiteko eta eginkizunak behar lez beteteko.

Beharginen arabera, Osakidetzak daukan gabezia pandemia baino lehenagotik dator, baina gero eta handiagoa da. Behin baino gehiagotan salatu dabe egoerea, baina ez dabe erantzunik jaso. Halanda be, Langileek protestagaz jarraituko dabe eta oraingoz, zapatu honetan alkarretaratzea egingo dabe Bilbon. Zehastasun gehiago edukitzeko, Maialen Akarregi, Larrialdietako kideagaz egon gara berbetan Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular