
Bularreko minbizi metastasikoaren barri emoteko eta minbizi mota horrek enpresetan daukan eraginaren inguruan kontzientzia eragiteko, jardunaldia izango da ‘Más allá del rosa. Bularreko minbizi metastasikoak enpresetan daukan eragina’ izeneko jardunaldia. Asier Egurenek emon deusku kontu honen barri. Berak oraintsu galdu dau emaztea, bularreko minbizi metastasikoaren ondorioz. Minbizi mota hori bularrean sortu bai, baina zabaldu egiten da eta arriskutsua da. Gaur egun ez dago sendatzerik, baina gehiago ikertu beharra dago eta horretarako dirua behar da. Holan ba, jardunaldiagaz batera, crowdfunding kanpainea be martxan dabe, dirua batu ahal izateko.
Egueneko jardunaldiari jagokonez, eguerdiko 12:00etan hasiko da Bizkaiko Botikarien Elkargoaren Bilboko egoitzako ekitaldi aretoan. Ponentziak, lekukotzak eta networking espazioak egongo dira bertan, enpresa munduan gai honen gaineko sentsibilizazinoa lortzeko asmoz. Asierek berak esan deuskunez, holako gaixotasun batek eragin itzela dauka, gaixoarengan, familiarengan, inguru zabalarengana eta lan munduan. Hori guzti hori ikusgarri egiten ahaleginduko dira, eta gaixotasunaren barri zabaltzen. Parte hartzen daben pertsonek 200 euroko donazinoa egingo dabe eta ikerketara bideratuko da. Helburua da gitxienez 20.000 euro batzea, eta crowdfunding kanpainan dagoeneko 17.000 euro baino daukiez batuta. Maite ta Bizi alkartea dabil guztia antolatzen.