SUSA argitaletxearen eskutik aurten argitaratu dauan “Landura” liburuari buruz barriketan jardun dau Mikel Ayllonek Jose Luis Otamendi idazleagaz. Azpeitiarrak ibilbide luzea egin dau olerki idazle modura, Ustela aldizkari-argitaletxean “Egusenti biluzia” argitarau ebanetik.
Bere azken lanari, bere esanetan, “doinu samurreko” izenburua ipini deutso: “landura”. Azaleko irudia egin deutson Mikel Gantzarain artistak Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulu baten erabilitako berbea da. Lurruna, lausoa, leuna… beirazko eta kristalezko azaleretan ageri dan ur pelikula modukoa esangura dau. Eta Jose Luis Otamendiri “buruan erabilten ebazan kontuak laburrean adierazoteko” egoki begitandu jakon.
Jose Luis Otamendiren “Landura” liburuko olerkiez aparte, Izaki Gardenak musika taldearen “Dena oskol” diskoko doinuak be jantzi dabe aste honetan Irakurrieran irratsaioa.