Busturialdeko eskola txikien jaia datorren astean egingo da. 3 urtetan ospatu barik egon bada be, maiatzaren 19an Busturialdeko 16.jaia egingo da. Hasieran astegoien honetan ospatu gura eben, baina eguraldia dala eta atzeratu egin behar izan dabe. Mundakako eskolak dauka aurten jaia antolatzeko ardurea, baina beste 4 eskolagaz batera batuko dira. Eako Haizeder, Arteagako Montorre, Muxikako Urretxindorra eta Busturiko Uzelai eskolakaz.
Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da Herriko Plazan, 5 ikastetxeetako ikasle guztiak biltzen diranean. 427 ikasle batu, argazkia aterako dabe eta denon artean bertsoak abestuko dabez. 10:45 inguruan kalejira egingo da Mundakako kaleetan zehar. Ondoren, eskolan batuko dira eta eskola guztietako umeak ziklora alkarturik berain dantza koreografia egingo dabe. 13: 00etan tailerrak egingo dira eta jarraian bazkaria. 14:45 inguruan agurra egiteko eskola txikietako kanta jarriko da eta lekukoa pasauko da Mundakatik Haizeder eskolara.
Gainera, aurten, Mundakako eskolarentzat eskola txikien jaia berezia izango da. Isidro Rodriguez, hainbat urtetan irakasle izandako eta jai honen bultzatzailea eta sortzailea izan danari omenaldia egingo deutsie, joan dan abenduan hil zalako. Maite Madariaga, Mundakako eskolako zuzendaria da Gaur Goizeko Izarretan izan dogu jaiaren inguruan berba egiten.