Planik Plan 01x26: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Chill Mafia, Anari eta Abanto-Zierbenako Herri Martxa astegoien honetan Bizkaian

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Chill Mafia eta Enariren kontzertuak eta Abanto-Zierbenako Herri Martxa nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira egitasmoak. Ordu horretan, ‘Ostirala iritsi da’ Porrotx, Marimotots eta Pupu eta Loreren ikuskizuna ikusi ahalko da Ermua antzokian. Musikeari jagokonez, kontzertu ugari izango dira gauean. Esaterako, Barakaldoko Bizkaia Arenan Chill Mafia taldeak kontzertua eskainiko dau 20:30etatik aurrera.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, arratsaldeko 18:30etan Lemoako kultur etxean, ‘Jon beldurgabea’ antzezlana ikusi ahalko da. Ordu erdi beranduago, Bilboko Bira kulturgunean kontzertua eskainiko dabe Bozak Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun artistek. Kontzertuen esparruan jarraituz, arratsaldeko 20:00etan Galdakaoko kultur etxean, Anarik kontzertua emongo dau.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, goizeko 10:30etan Herri Martxa hasiko da Abanto-Zierbenan. Bestalde, eguerdiko 12:30etan Ondarroako portuko ranpan, TU-K eta Joseba Irazoki artisten kontzertuak izango dira. Eguerditik arratsaldera egingo dogu salto. Izan be, arratsaldeko 17:00etan, Bilboko Campos Eliseos antzokian, ‘Fuego Salvaje’ Willburren ikuskizuna izango da protagonista. Azkenik, astegoienari amaierea emoteko, Bilboko Euskalduna Jauregian ‘Musika eta humanismoa’ izeneko kontzertua eskainiko dau Bilboko Udal Bandak, arratsaldeko 19:30etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00