Antzezlan inklusiboa, dinamikoa, errealidadeari eta gaurkotasunari lotutakoa

Pabellon 6 eta BBK Salaren arteko lankidetzaren emaitza da

‘Cinco Golondrinas’ antzezlana estreinauko dau Gazte Konpainiak

Gazte Konpainiaren 'Cinco Golondrinas' / Bizkaia Irratia

Pabellon 6 eta BBK Salaren arteko lehenenengo lankidetzaren emaitza, bestalde, Cinco Golondrinas antzezlana da. Gazte Konpainiaren ekoizpen barria dogu. Rakel Rodriguez Ruiz antzerkigilea da piezaren sortzaile eta zuzendaria. Bost dira antzezlanean agertzen diran aktoreak, Markel Urrestarazu, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta, Pino de Pablos eta Nerea Sanz. Azken honek esan deuskunez, gai unibersalak aztertzen dira antzezlanean, istorio desbardinen bitartez. Aktore bakotxak pertsonai bat baino gehiago daukaz, eta dantzan be egiten dabe antzezlan inklusibo honetan. Betitxe Saitua arduratu da jantzietaz eta ezenografiaz.

Gazte konpainia

Gazte Konpainian 30 urtetik beherako kideak dagoz. Profesionalizazinorako bidean dagozan gazteak dira hain zuzen. Nerea Sanzek esan deusku esperientzia polita izan dala antzezlan honetan parte hartzea. Profesional modura egin daben lehenengo lana da eurentzat. Cinco Golondrinas bihar estreinauko da BBK Salan. Domekan be bertan ikusi ahal izango da. Ostean, martiaren 21etik apirilaren 6ra, Pabellon 6 aretoan eskeiniko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00