Eremuz Kanpo (1x09): ‘Conclave’

BAFTA sari nagusiena irabazi eban Edward Bergerren filmak domekan

Conclave (2024): Boterea gauza guztien ganetik

Aita Santua Erromako Gemelli ospitalean dago ingresata pasa dan barikutik. Hasierako bronquitisa neumonía bilateral bihurtu da. Egoera gatxa bada be, nahiko baikorra da Francesco. Espero daigun gitxi barru Vatikanoko balkoitik agurtzen ikustea. Baina zer gertatuko litzateke neumonia hori mortala bada? Nor izango litzateke hurrengo Aita Santua? Zelakoa izango litzateke aukeraketa prozesua? Kasu hipotetiko horretan oinarritzen da ongo astean aztertuko dogun filma: Conclave. Errealidade bihurtzeko inoiz baino gertuago dago fikzinozko thriller hau, Robert Harrisen izen bereko eleberrian oinarrituta.

Konklabean mundu osoko kardinalak batuko dira, batzuk hauteskunde kanpaina egiteko nahian. Eta ezin izango dabe Vatikanotik urten fumata bianca ospetsua ala ‘Habemus papam’ berbak entzun arte. Bloke tradizionalak Tedesco eta Adeyemi Kardinalak babesten dauz; eta bloke liberalak, ordea, Bellini Kardinala. Gerra zibila hasi da euren artean, tradizionalek uste dabelako Eliza katolikoa liberalegia dala gaur egun. Hau da, tolerantzia eta aurrerapen guzti horreen kontra dagoz. Baina bloke bien artean, Tremblay Kardinala dago. Eta ez da ideologia bategaz ala  besteagaz lerrokatzen. Gauza bakar batetan sinisten dau: Aita Santu barria izan nahi dauela, gauza guztien ganetik. Orduan hasten dira bloke desbardinen presinoak, beste kardinalen botoa lortu nahian.

Bakotxak bere interesen alde egingo dau. Eta euren sekretu ilunak ezkutatuko dabez be bai, kargu barria lortzeko aukera jokoan jarriko daben sekretuak. Konplot makiavelikoak nagusituko dira batzar pribadu eta zurrumurruen artean, poliki-poliki tentsinoa eraikiz. Eta ustezko apaltasun horretan bebai, ego ikaragarriak ezkutatzen dira. Danak dabiz botere absolutuaren atzetik.

Ondino ez badozue ikusi, joan korrika zine-aretoetara, gitxi barru kenduko dabe eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00