
Esku Hutsik alkartea dirua batzen dabil crowdfundig baten bitartez , Aitatxo dokumentala finantzietako. Haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaiobarrien dolua ikusarazoteko eta laguntzeko alkartea da Esku Hutsik. Galera horreek jasaten dabezan familientzako laguntzea eta hausnarketa espazioak sortu gura dabez, gizarte enpatikoagoa eta kontzienteagoa sustatuz. Esku Hutsik alkarteak, crowdfunding kanpainea dauka abian, Anakotz Lasarteren Aitatxo izeneko proiektua finantzietako. Ikus-entzunezko proiektua da, dokumentala. Dolu perinatalean aitatasuna ikusiarazotea eta horretaz hausnartzea lortu gura dira lan honen bitartez. Anakotzek esan deuskunz, bere esperientzian oinarrituta sortu zan dokumentala egitearen ideia. Anakotzek eta Iratxek seme bi galdu dabez, Gari eta Ekai. Gaur egun, Inhar daukie, lau urte ta erdiko semea. Pozik dagozala esan deusku Anakotzek.
Hiru familien bizipenak
Aitatxo dokumentalean, hiru familiaren bizipenak azalduko dira. Danel, Ager eta Larraitzen galera kontauko dabe Mikelek, Igorrek eta Fernandok. Dokumentala bagilerako amaitu nahi dabe. Gidoiaren azken ikutuakaz dabilz gaur egun. Verkami plataformean dago abian crowdfunding kanpainea. Nahiko ondo doala esan behar. Sei mila euro behar dabez eta bi mila lortu dabez dagoeneko. 30 egun gehiago iraungo dau oraindino kanpaineak. Behin Aitatxo dokumentala amaituta, asmoa da ahalik eta herri gehienetan eskaintzea.