"Taiwan ekonomikoki oso estrategikoa dan irla txiki bat da" esan dau D. Lazkanoiturburuk

'Un mundo en pie de guerras' (Txalaparta) liburua idatzi dau kazetari oñatiarrak

Dabid Lazkanoiturburu: “AEBen atzeraldiak ez dauka etenik, Erroma be jausi zan”

David Lazkanoiturburu / Bizkaia Irratia

Karlos Zurutuzaren hitzaurreagaz eta Andoni Lubakiren argazkiakaz dator Un mundo en pie de guerras liburua. Gara egunkariko nazinoarteko gaietako kazetariak, Dabid Lazkanoiturburuk idatzi dau eta indarrean egon arren ahaztuta dagozan gaztazkei erreparatzen deutse.

2027an Marokok Mendebaldeko Sahara okupau ebanetik 50 urte beteko dira. “Gatazka hori  sahararren kaltetan izoztuta dagoala esango neuke. Espainia eta Frantzia Marokoren sasi autonomia baten alde gero eta gehiago egiten dabilz tamalez. Sahararren patua, palestinarren eta kurduen patuaren pare ikusten dot une honetan” esan dau Dabid Lazkanoiturburuk.

Taiwan independentea dan uharte bat baina Txinak Taiwanengan interes handia daukanik ezin da ukatu. Azken hilabeteetan inguruan egondako maniobra militarrak horren erakusle dira. “Taiwan ekonomikoki oso estrategikoa dan irla txiki bat da. Han bizi diranak jatorriz txinatarrak dira baina ez dabe Beijingen mepeko izan gura” azaldu dau Gara egunkariko kazetariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00