Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa faboritoak dirala dinoe Aritz Erkiagak eta Jon Ibarluzeak

Gernikako frontoia goraino beteko da datorren domekan aurrelari zumaiarrari merezi dauen agurra emoteko

Dana prest Winter Series torneoaren finalerako

Aritz Erkiaga eta Jon Ibarluzea, eta Goikoetxea eta Lekerika, gaur Gernikako Jai Alai frontoian / BIzkaia Irratia

Urteko zesta torneo garrantzitsuenaren finala jokatuko dabe datorren domekan Aritz Erkiagak eta Jon Ibarluzeak, eta Iñaki Osa Goikoetxeak eta Unai Lekerikabeaskoak. Txapelketako bikote indartsuenak izango dira aurrez aurre Jai Alai frontoian eta partidu horretarako pelotak aukeratzeko alkartu dira gaur Gernikan. Ez da ezelango arazorik egon saskian aurkitutako pelotekaz eta lau pelotariak gustora geratu dira.

Iñaki Osa Goikoetxearen azken partidua izango da domekakoa kirol ibilbide luze bezain oparoaren ostean. Unai Lekerikabeaskoak finala orekatuta dagoala esan arren, Aritz Erkiagak eta Jon Ibarluzeak garbi dinoe Zumaiako aurrelaria eta Gernikako atzelaria dirala faborito nagusiak txapelak eskuratzeko. Erkiagak esan dauenez, Lekerika deseroso egotea da euren helburuetako bat. Era berean, Goikoeetxea eta Lekerika jokoa atzean kargetan ahaleginduko dira, Ibarluzea erasotu eta Aritz Erkiaga saihestu gurean.

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia goraino beteko da datorren domekako finalean eta Bizkaia Irratian zuzenean eskeiniko deutsue norgehiagokea Xabi Barandika pelotaria lagun dogula.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00