Merkat Bernaola (Begoñazpi Ikastola): "Gure gazteei gizartean egon leitekezan eredu egokiak aurkeztu behar jakez"

Begoñazpi Ikastolak balore profesional eta solidarioak saritzeko urtero emoten dau Gazte Role Model saria

Daniel Innerarity filosofoak eta Amagoia Paskual enpresariak jaso dabe Gazte Role Model saria

XIII. edizino honetan Daniel Innerarity filosofo eta ikertzaile bilbotarrak eta Amagoia Paskual enpresari durangarrak jaso dabe aitorpena. Begoñazpi Ikastolako zuzendariak, Merkat Bernaolak azaldu deuskunez, “gure gazteei gizartean egon leitekezan eredu egokiak aurkeztu behar jakez, baloreak barneratzekoan eredu egokiak aurkeztea beharrezkoa da”. Gazte Role Model saria 2008an sortu zan, pertsona batzuen baloreak saritzeko eta bide batez pertsona horreen esperientzia ikastolako geletara hurreratzeko. Ikasturtean zehar saridunek berbaldiak emongo deutsez ikasleei.

Amagoia Paskual Eigurenek eredu profesionalaren kategorian jaso dau saria eta Daniel Innerarityk, barriz, eredu solidarioaren kategorian.

Epaimahaiak Amagoia Paskual enpresariaren (Durango, 1972) ibilbide profesionala nabarmendu dau. Bizkaitarrak 20 urte daroaz makina erremintaren sektoreari lotuta. Euskadi Avanza 2019 saria, Paskual Maher Holding talde industrialaren proiektua gidatu eban 2013an eta ostean Addilan Fabricación Aditiva S.L.-ren gidaritzea hartu eban. Epaimahaiak enpresariaren lidergoa nabarmendu dau makina erremintaren sektore garrantzitsuan.

Innerarity-ren kasuan (Bilbo, 1959), epaimahaiak bere ibilbide luzea azpimarratu dau, antolaketa politikorako eta gobernantzarako sistemak ikertuz. Daniel Innerarity Zaragozako Unibertsidadeko Filosofia Sozial eta Politikoen katedraduna, Euskal Herriko Unibertsidadeko ikertzailea eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria da.

Sari emote ekitaldia Bilboko ikastolan egin da gaur arratsaldez eta bertan izan dira Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Lorea Bilbao Kultura eta Euskera diputadua, Asier Abaunza Bilboko Obra, Hiri Plangintza eta poroiektu Estrategikoetako zinegotzia eta Joseba Segura Bilboko gotzaina, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular