Planik Plan irratsaio barriaren laugarren emonaldiari ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Urriko azken astegoienetik Dastatu Urria, CompARTE festibala eta Mungiako Lore Jokoak nabarmendu doguz.
Barikua
Dastatu Urria martxan izango da Gorlizen astegoien osoan zehar. Egitasmoa gaur hasi eta domekan amaituko da. Bertan, gastronomia, mikologia eta artisau-garagardoa izango dira protagonista. Jaiei jagokenez, Balmasedako San Severino jaiak martxan egongo dira oindino.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esaterako, arrazakeriaren aurkako CompARTE festibala eroango da aurrera. Ganera, Ura Bere Bidean festibala be izango da Bizkaia Arenan. Ekitaldia barikuan hasi eta zapatuan amaituko da. Bertan, euskal musikako abeslari eta talde ezagun ugari batuko dira: Janus Lester, Bulego, Esti Markez, Zetak, Huntza, Izaro, ETS, Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin…
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, Mungiako Lore Jokoak ekimena izango da protagonista Bizkaian. Ganera, Gaztainaga eguna izango da Galdamesen. Bestalde, astelehen bezperako bertso saioa eroango da aurrera Gernikako Lizeo Antzokian. Bertan, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Ibai Amillategi, Sustrai Colina, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariak izango dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera.