Zapatuetako Farmazia tartea Juan del Arcogaz

Juan del Arco: "Zerbixeko minbizia Giza Papilomaren Birusaren (GPB) infekzinoak eragiten dau, batez be"

Datorren astean umetoki-lepoko minbiziaren prebentzinoaren munduko astea ospatuko da

Datorren astean umetoki-lepoko edo zebixeko minbiziaren prebentzinoaren munduko astea ospatuko da. Gaurko Farmazia tartean minbizi mota horren inguruan berba egin deusku Juan del Arco gure kolaboratzaileak.

Hasteko eta behin, Juanek kontau deusku zer dan umetoki-lepoko minbizia. Baita prebentzino-neurri oso eraginkorrak dagozala be. Zerbixeko minbizia, batez be, Giza Papilomaren Birusaren infekzinoak eragiten dau. Sexu-transmisinozko infekzinorik ohikoena da.

Kasu gehienetan infekzinoa berez sendatzen da, baina horrela ez danean, ez dago tratamendurik eta horregaitik oso garrantzitsua da prebentzinoa.

Zerbixeko minbizia giza papilomaren birusaren aurkako txertoagaz prebenidu daiteke, besteak beste. Detekzino goiztiarra egin daiteke eta gure kolaboratzaileak Osakidetzaren baheketa-programa (www.osakidetza.euskadi.eus) nabarmendu dau, eta baita Euskadin daukaguzan baliabideak erabiltearen garrantzia be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00