Gertuko elikagaien kontsumoa bultzatzeko dozenaka eragilek bat egin dabe Elikaldian

Urriaren 16an Elikaldia hasiko da Bilboko Alde Zaharrean

David Lopategi: “Egunean hartzen dan lehen erabagi politikoa gosaria da”

Gertuko elikagaiak Bizkaiko azoka baten salgai / Bizkaia Irratia

Kontsumo arduratsu baten alde urriaren 16an, Bilbon Elikaldia ekimena egingo dabe. Bilboko Zazpi Kaleetan izango da eta esperientzia pilotu bat izango dala esan deusku Bizilur GKE-ko David Lopategik. Elikadura sistemeak ingurumenean, osasunean eta ekonomian daukan eragina aztertu nahi dabe holako ekimen bategaz. Hasteko kontsumo ohiturei helduko deutsela azladu deusku David Lopategik. Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz daukazan esperientzia pilotua da. Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamikea hain zuzen be.

“Egunean hartzen dogun lehen erabagi politikoa gosaria da” zehaztu dau Lopategik. Elikaldiaren bitartez elikadura sistemaren eragilea ugari (baserritarrak, tabernariak eta kontsumitzaileak) amankomunean jarri gura dabez.
Elikaldian parte hartzeko izena emon beharko da eta urriaren 15erarte dago izena emoteko aukerea dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00