"Sanchezen gobernuak Euskadin egindako inbersino nagusiak sozialak izan dira" azaldu dau Denis Itxasok

Correosek zapatuan eta domekan hainbat posta bulego zabalduko dauz Euskadin

Denis Itxaso: “Feijook posta bidezko botoaren prozesua pozoindu gura dau”

Denis Itxaso (Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin) / Europapress

Botoa posta bidez emon nahi dabenek, gaur dabe azken eguna eskaerea egiteko. Bi milioi eta laurehun mila lagun baino gehiagok eskatu dabe dagoeneko. Horreetatik 480 mila inguruk emon dabe botoa, eta gainerakoek garagarrilaren hogeirarteko epea dauke horretarako. Correosetako bulegoetan ordutegia zabalduko dabe, zapatuan zabalik izango dira hainbat bulego, eta uriburuetan domekan be bai. Goizeko Izarretan saioan Denis Itsaso Espainiako gobernuak Euskadin daukan ordezkariak horri buruz berba egin deusku. Nuñez Feijoo popularrak, postariei eskatu deutse euren nagusiek agindutakoaren ganetik lan egiteko. Adierazpen honeekaz prozesua pozoindu nahi izatea leporatu deutso Itsasok agintari popularrari.

Sanchezek Euskadin egindako inbertsinoak

Azken urteetan Espainiako Gobernuak Euskadin egindako inbersinoakaitik galdetuta Itxasok esan dau Abiadura Handiko Trenari bultzada handia emon jakola azken legegintzaldian. Portuetan eta aireportuetan hobekuntza nabarmenak izan dirala aitatu dau. “Hori bai, nabarmenduko neukezan inbersino nagusiak sozialak dira. Euskal pensinodunek bataz beste 1.709 euro jasoten dabez hilean, 2018an baino 312 euro gehiago. Mugarik bako kontratuak 200 mila dira eta horrek lan erreformeagaz zerikusia dauka. Garriobideetako bonoak 103 milatik gora dira” azaldu dau Denis Itxasok.

Memoria

“Que te vote Txapote” leloa erabilten jarraitzen dabe PPk  eta VOXek. “Hori penagarria da. Memoria eta biktimekiko errespetua hauteskundeetarako marketing bihurtu dabe eta hori salatu behar dogu. Terrorismoa orain dala 12 urte baino gehiago desagertu zan eta holako esaldiakaz ez da alkarbizitzarik sortzen” zehaztu dau Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak.

Usansolo udalerri bihurtzeko prozesuaren kontrako Moncloaren erabagiaz, Konstituzino Auzitegiak Euskadiko udal legeari buruz emondako epaiaz edo migratzaileek erresidentzia baimena eskuratzeko egin beharreko prozesuaz be jardun dogu berbaz Denis Itxasogaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00