Arantzazu Luzarraga arkitektoa izan da gaur Zientzia tartean

Arkitekto, urigile eta teorialari estatubatuarra ezagutu dogu Arantzazu Luzarragaren eskutik

Denise Scott Brown, Pritzker sarietan baztertua izan zan ‘arkitekturaren amama’

Depositphotos / Bizkaia Irratia

Zientzia tartean Arantzazu Luzarraga EHUko irakaslea eta EHUko irakasleak  gai interesgarri eta oso kurioso bat ekarri deusku. Denise Scott Brown arkitekto, urigile eta teorialaria ezagutu dogu Aupa Bizkaia programan.

Denise Lakofski izenagaz jaio zan 1931n, Zambian. Johannesburgen ikasketak egin ostean, Londresera joan zan eta han Robert Scott Brown bere lehenengo senarra ezagutu eban, bere abizena hartuz. Robert Scott Brown 1959an hil egin zan auto istripu baten eta Denise Scott Brownek gaur arte mantendu dau bere abizena. AEBetan jarraitu eban bere ibilbide profesionala, eta Robert Venturi arkitektoa ezagutu, eta ezkontzeaz gan alkarregaz, arkitekturaren eta urigintzaren ikuspegi barriak landu ebezan. Bere ekarpena askotan Robert Venturi senar eta bazkidearen itzalpean geratu izan da, eta horren adibide argia 1991. urtean izan zan. Robert Venturi bere senar eta bazkideari emon eutsien Pritzker saria, alkarregaz egindako lanagaitik. Protesta gisa, Denisek uko egin eutson saria emoteko ekitaldira laguntzeari, bere iritziz saria partekatua izan behar zalako.

2013an, Harvardeko ikasle talde batek eskaera bat egin eban Pritzker saria atzeraeraginezko moduan Denise Scott Browneri emoteko. Eskaera hori Robert Venturik berak sinatu eban, besteak beste, nahiz eta 1991n bere onarpen-hitzaldian partekatzea eskatu ez arren, baina hitzaldi horretan bai esan eban Denisek lanaren % 50 baino gehiago egin ebala.

Arantzazu Luzarragak azpimarratu dau Bilboko Arte Ederren Museoan, abuztura arte, ikusgai dagoan Denise Scott Brown. Uria. Kalea. Etxea erakusketak bere lana eta ondarea aldarrikatzen dauala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00