Soinu-bandak sortzerakoan, musikak eszenen erritmoa, tonua eta emozinoak indartzea bilatzen dau

Gatiburen 25 urteko ibilbidea eta ETS taldeko Iñigo Etxezarretaren alderdi personalena erakusten dabe bere lanek

Hannot Mintegiak bi dokumental musikal barriren soinu-bandak sortu dauz

Hannot Mintegia / Bizkaia Irratia

Musikaria eta ikus-entzunezkoen muntaketan ibilia da Mintegia, eta bi proiektu honeetan musika konposatzeaz gain, muntaketa-lanetan be parte hartu dau. Lanetako batek Gatiburen 25 urteko ibilbidea eta agertokiei emondako agurra jasotzn dauz; besteak, barriz, ETS taldeko Iñigo Etxezarretaren alderdi personalena erakusten dau.

Bizkaia Irratian azaldu dauenez, musika eta irudiaren arteko lotura oso estua da berarentzat. Izan be, soinu-bandak sortzerakoan, musikak eszenen erritmoa, tonua eta emozinoak indartzea bilatzen dau. Gatiburen dokumentalean, esaterako, gitarra-soinuak eta elementu elektronikoak buztartu dauz, taldearen rock izaerea mantenduz.

Dokumental biek lekua izango dabe zinemaren munduan, eta Mintegiak pozik hartu dau hain ezagunak diran bi euskal talderen istorioetan parte hartzeko aukerea. Bere esanetan, musika ikus-entzunezkoaren zerbitzura dago, eta muntaketaren ezagutzak asko laguntzen deutso soinu-bandak sortzeko orduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00