Athletic eta Realaren arteko partiduen berezitasuna azpimarratu dabe Luis Prietok eta Aitor Larrazabalek

Partidu irekia iragarten dabe zapaturako San Mamesen, aurkari biak garaipenaren bila zelairatuko direlako

Derbia, lehoi bik aztertuta

Athletic erraz nagusitu zan aurreko denporaldian San Mamesen jokatutako partiduan / Athletic Club

Partidu garrantzitsua jokatuko dabe Athleticek eta Realak zapatu arratsaldean San Mamesen. Jokoan egongo diran hiru puntuek garrantzi handia daukie lehiakide bientzat, liga txapelketea amaitzeko hamar jardunaldi bakarrik geratzen diranean. Athleticek garaipena behar dau Europarako borrokan bizirik jarraitzeko. Realaren helburuak, zuri-gorrienak baino aberatsagoak dira, Imanol Alguacilek zuzentzen dauen tadeak Txapeldunen Ligea jokatu gura dauelako datorren denporaldian.

Aitor Larrazabalegaz eta Luis Prietogaz egin dogu berba zapatuko derbiaren ganean. Athletic eta Realaren arteko partiduen berezitasuna nabarmendu dabe lehoi biek. Dimako atzelariak Anoetan jokatu eban bere lehen partidua Athleticegaz Jupp Heynckesen aginduetara eta Aitor Ocio lagun ebala, Kovacevic eta Nihat geratzeko ahaleginean. Larrazabal derbi asko jokatutakoa da. Horretariko baten, Anoetan 1998an hain zuzen, atezain postuan jokatu behar izan eban epaileak txartel gorria erakutsi eutsalako Imanol Etxeberriari.

Zapatuko derbiari jagokonez, Prietok eta Larrazabalek partidu irekia eta ikusteko polita iragarten dabe. “Athletic garaipenaren bila joango da lehen minututik eta Reala ez da atzean sartuta geratuko” adierazi dabe Jokoan kirol tartean euki dogun solasalditxoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular