Planik plan 02x16: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x16: astegoieneko planak Bizkaian

‘Desobedienteak 18/98’, eta Marte Lasarte eta Lukiek musika taldeak izango doguz Bizkaian

'Desobedienteak 18/98' antzezlana / Bizkaia Irratia

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Desobedienteak 18/98 antzezlana, bertso saioa eta Marte Lasarte eta Lukiek musika taldeak nabarmenduko doguz Bizkaian.

Barikua

Astegoien honi hasiera emoteko, hiru plan polit izango doguz Bizkaian: Marte Lasarte eta Lukiek taldeen kontzertua Ondarroako Portuko Ranpin, La Bien Querida Bilboko Kafe Antzokian, eta Raül Refree eta El Niño de Elche Getxoko Muxikebarrin.

Zapatua

Zapatua be ez da makal etorriko: Morgan Bilboko Santana 27 aretoan, Desobedienteak 18/98 antzezlana Getxoko Muxikebarrin, eta bertso saioa Kultur Leioan.

Domeka

Domekan, astegoiena ixteko, beste hiru aukera: Eladio Carrión Bilbo Arenan, Foot Bilboko Fundicion aretoan, eta Bereterretx ikuskizuna Bilboko Arriaga antzokian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00