Gogora institutua buru belarri dabil oroimen historikoan sartuta. Aintzane Ezenarro zuzendariak hainbat gairen ganean egin deusku berba Goizeko Izarretan saioan. Gerra zibileko gorpuzkinak berreskuratzen hasi ziranetik 200 bat berreskuratu ditue, baina asko dagoz identifikatu barik. Heren bat baino ez dagoz identifikauta, baina egon itxaropentsu dagoz, Gogorao DNA bankua erabilita. Hurrengo prospekzinoak Saibigainen egin gura ditue, eta Fikatik be jaso dabe testigantzaren bat. Ezenrraok esan deuku ibili berandu gabilzala, holako testigantza zuzenak daukiezanak desagertuz doazelako eta era horretara lekukotzak galtzen diralako. Identifikau bako gorpuzkinak kolunbarioetan gordeten dira, eta horretarako pare bat dagoz gaur egun. Lehenengoa Elgoibarren zabaldu zan eta bigarrena Urduñan. Asmoa dago Galdakaon beste bat zabaltzeko. Eskaria eta preminea balego bes batzuk be sortuko litzatekez.
Horrez gain, Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrenean Espaiiako ministro bat egon izana positibotzat baloratu dau, nahiz eta berandu datorrela nabarmendu. Behin baino gehiagotan eskatu ei deutse Espainiako gobernuari parkamena eskatzeko, momentuz lortu barik.
Gogora Gunea lizitazinora barriro
Gogora Gunea lizitazinora atara dau barriro oroimen historikoaren erakundeak. Urtarrilaren hasieran atara eben lehenengoz, baina hutsik geratu zan. Orain barriro egin dabe deialdia, 4 milioi euotan, eta proposamenak jasoko dituelakoan dagoz. Obrak hasi ondoren urtebeteko epean egongo da eginda Gogora Gunea, eta Ezenarrok uste dau oso interesgarria izango dala.