Innobasquen arabera, barrikuntzarako inbersinoetan, 2023a, errekord urtea izango da

Innobasquek ekainaren 7an urteko batzar nagusia egingo dau

Leire Bilbao: “Euskal industrian adimen artifiziala logistikan eta kudeaketan martxan jarri da”

Leire Bilbao (Innobasque) / Bizkaia Irratia

Barrikuntzarako Euskal Agentzia 2007an sortu zan eta handik hona euskal enpresa asko barrikuntzea lantzeko Innobasquek egindako proposamenen onuradun izan dira.  Hurrengo astean urteko batzar nagusia egingo dabe eta topaketa horretan Urkullu Lehendakariagaz batera sareko hainbat kide egongo dira. Leire Bilbao Innobasqueko burua euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Enpresa txiki, ertain eta handietan digitalizazinoan eta trantsizino energetikoan aurrera pauso handiak emon dirala zehaztu deusku. Adimen Artifiziala be enpresen barrikuntzetan txertatu dan sistemea dala azpimarratu deusku Bilbaok. Industria askotako logistika eta kudeaketa dagoeneko Adimen Artifizialak gidatuta lantzen dirala azaldu dau.

Euskal enpresak, barrikuntzari jagokonean, Europako eredu ei dira baina hondino asko dago Txina eta AEBetako merkaduakaz errezago eta zuhurrago lehiatzeko. Horretarako Europar Batasunari arautegietan malgutasun handiagoa eskatu deutso Innobasquek. Bestalde Next Generation funtsak PERTE-en bidez jasoteko oztopo batzuk igerri dira. Patzuergo bihurtutako enpresa desbardinei ez deutsie laguntzea Next Generation-en lehenengo banaketan onartu. Leire Bilbaok azaladu deusku traba nagusiak burokrazia eta patzuergo barruko enpresen alkar ulertzean dagozala. Innobasquek barrikuntzarako laguntzak emoten jarraituko dauela gaineratu dau Bilbaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular