
Bizkaiko Bertsozale Alkarteak ikasturtean zehar, Bilboko auzo ezberdinetan bertso topaketak antolatzen dauz. Eskola orduetan ikasten dabenaz harago, bertsozaletasuna sustatu eta jaigiroan arratsalde-pasa edarra eskaintzen deutsie gaztetxoei.
Topaketak bi zati izaten dauz: idatzizko bertsoen lehiaketa egiten da lehenengo. Lehiaketako bertsoak epaitzeko astia hartzen daben bitartean bat-bateko bertso saioa izaten da.
Deustuko udaltegian maiatzaren erdialdera egin zan topaketako bertso saioko bertsoaldi hautatuekaz osatu dogu irratsaioa.