Maitasunaren pentsamendua aipatzerako orduan Kultura-ideologia zehatz bat, maitasuna ulertzeko eta praktikatzeko modu partikularra, modernitatean sortu eta gaur egun arte eraldatzen eta indartzen doan zeozer kontutan hartu behar dogu. Gizarte mailako faktoreak dagoz :Familia, eskola, komunikabideak…
Mito bat sinismen bat da, baina modu absolutuan eta ez oso malguan adierazita formulatzen da, beraz, egitzat hartzen da. Sinesmen horreek karga emozionala handia dabe, sentimendu asko batzen dabez, eta horregaitik, aldatzeko erresistentziak izaten dira askotan.
LARANJA ERDIAREN MITOA: Aukeratzen dogun bikotea destinoak erabagiten dauala sinistea, eta hori dala posiblea dan aukera bakarra .
BIKOTEAREN MITOA: Bikotea (heterosexuala) naturala eta unibertsala dala sinistea, eta monogamia garai eta kultura guztietan presente dagoela. Guzti hau eta gehiago landu deusku Diana Ibargutxi Bizkaiko Psikologoen Alkarteko kideak.