
Domekan amaituko da Ateak Ireki programaren barruan AEBtako gazteek Euskal Herrian egindako hiru asteko egonaldia. AEBtako 32 gazte dagoz gurean bagilaren 28tik Euskal Herrian, Goierrin. 2020. urtean sortu zan ekimen hau. Helburua, AEBtako gazteak, jatorri euskalduna daukienak eta hemengo gazteen artean, hartuemonak sendotzea da. 2023an egin zan lehenengo aldiz eta orain arteko edizino biak oso arrakastatsuak izan dira. Batzen alkarteak AEBtako Nabo alkarteagaz batera alkarlanean antolatzen da Ateak Ireki. Iñaki Goirizelaia ekimenako zuzendariak nabarmendu dau, auzolanean egiten dala.
Jatorria, euskerea…
16 eta 25 urte arteko neska mutilak Goierriko familien etxeetan dagoz asteotan. Goirizelaiak eskerrak emon deutsez familia honeei egiten daben ahaleginagatik. Baldintza bi bete behar dabez, euskaldunak izatea eta etxean gazteak egotea. Gurean dagozan bitartean leku esanguratsuak bisitau dabez, Gernika-Lumoko Batzar Etxea esate baterako, baina erea izan dabe euren familia jaio zan herria edo familia bisitetako. Euskerazko klaseak be hartzen dabilz. Ateak Ireki programako antolatzaileek gurako leukiena da, hemendik 20 urtera, gazte honeek, euskal kulturaren aldeko pertsona aktiboak izatea.