'Malkoak' eta 'Ictu' kantak eukazan kalean Dube taldeak. Aiert Agirre kantariagaz egin dogu berba

Aiert Agirre Amaraune mendi taldeko kide eta Dubeko kantariagaz egin dogu berba, diskoa plazaratu aurrean

Dubek ‘Ezer ez da’ lehen diskoa plazaratu dau

Aiert Agirre Dubeko kantari eta Amarauneko kidea / Bizkaia Irratia

Dube musika taldeak lehen diskoa plazaratu dau. ‘Ezer ez da’ izena ipini deutsie. Orain arte kantu bi izan ditue kalean: ‘Malkoak’ eta ‘Ictu’. Lehen disko honetan 8 kantu dakarrez. Lanari izena emoten deutsana hirugarrena da. Gaurtik aurrera plataforma guztietan entzun leiteke. Aiert Agirre Dubeko kantari eta kitarra joleagaz egin dogu berba Berrizen, Herriz Herri saioan. Institutuan sortu zan egitasmoa, baina gero aldaketak egon dira. Gaur egun, hirukotea da Dube. Aiert Agirregaz batera Imanol Jareño baxua eta Iker Hernandez bateria.

Agirre mendi korrikalaria be bada, eta Amaraune Mendi Taldeko kidea da. Igaz, hainbat mendizale batu ziran taldeari bizitza barria emoteko. Eskaladara begira bizi izatetik beste aukera batzuetara zabaltzea erabagi eben. Aurtengo, egutegi bete-betea dakarre. Hil honen 25ean, espeleologia urteerea egingo dabe Laminetako kobara. Ondoren, Untzillaitzerako gau-urteerea eta Anbotoko zirkularra egingo ditue. Aurrerago, bagilaren 24an, Traila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular